Ostiralean, Babyauto Zarautz-Beltzak taldeko seniorrak herrira etortzekotan dira arratsaldeko 18:30ean entrenatzeko. Sub 12 eta sub 10 taldeko mutikoekin banatuko dute zelaia. Lasarte-Oria eta errugbia gerturatzeko asmoarekin prestatu dute entrenamendua, izan ere, saioaren ostean pote bat edo beste hartuko dute herriko tabernetan. Amaitzeko, afari arina antolatu dute Gure Etxean eta posible bada, talde osoarekin batera ikusiko dute Sei Nazioen torneo historikoa irekiko duen Gales eta Ingalaterraren arteko neurketa.