Azken bertso desafioa ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko otsailaren 2a

Herriko Earra! bertso eskolak antolatutako azken bertso desafioa izango da ostiralean Jalgin. Orain arte herriko bertsolariek hiru desafiotatik, hirurak irabazi dituzte. Hernani, Tolosaldea eta Andoaingo bertsolarien aurka garaile atera dira herrikoak orain arte. Ostiralean berriz, Errezil eta Azkoitiko bertsolariak izango dira Jalgiko oholtzan.

Momentuz, azken bertso desafioa izango da ostiralekoa eta antolatzaileen esanetan orain artekoekin bezainbeste gozatuko dute ikusleek. Sarrera doakoa da eta 22:30ean emango zaio hasiera saioari Jalgin.