KzGuneko ikastaro eskaintza berria otsailerako

Txintxarri Aldizkaria 2015eko otsailaren 2a

Herriko KzGuneak ikastaro eskaintza berria du otsailerako. Google Apps ikastaroa otsailaren 2an hasi eta 13ra arte luzatuko da. Euskaraz emango da 18:00-20:00ko ordutegian.

Interneteko oinarrizko ikastaroa berriz, 30 ordukoa izango da otsailaren 9an hasi eta 27ra bitartean. Gazteleraz emango da hau, 16:00-18:00etara eta otsailaren 16tik martxoaren 3ra 18:00-20:00 ordutegian. Sare sozialen inguruko ikastaroa ere badago aukeran. 14 ordukoa izango da otsailaren 23tik martxoaren 3ra eta hau euskaraz emango da 11:00etatik 13:00etara. Ikastaroak doan dira eta izena emateko euren webgunean edo zentroan bertan egin beharko da.