Albaola museora txangoa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 30a

Xumela koruak eta Oinatzek lehenego aldiz irteera bat antolatu dute elkarrekin. Oinatz taldeak urteak darama-tza Ttakunen baitan helduen-tzako aisia euskaraz eskaintzeko helburuarekin txango desberdinak prestatzen.

Kasu honetan, herriko Xumela koruko kideekin bat egin dute eta otsailaren 28an Albaola museoara joango dira. Hala ere, ekintza irekia da eta ohi bezala Ttakunen izena eman ahal izango dute honetan parte hartu nahi duten herritarrek.

San Juan baleontzia
Otsailaren 28an Pasai San Pedron dagoen Albaola museora irteera antolatu dute Oinatz eta Xumelako kideek.

Honetan San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza ikusi ahal izango dute bertatik bertara. San Juan baleontzia, Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean. 1978. urtean hasi ziren indusketa lanak eta 30 urte igarota, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan eta Kanadako Gobernuaren laguntzarekin, berriz eraiki-tzen ari dira baleontzia Pasaian.

Oinez edo autobusez
Irteera egiteko bi aukera izango dira. Batzuk 8:45ean abiatuko dira Jalgi paretik, Ulia mendira autobusez eta handik ibilbidea oinez egingo dute Pasaiaraino. Paseo ederra dela diote Oina-tzekoek eta bi ordu inguruko iraupena izango du. Horrela, 11:30ean bisita gidatua egingo dute Albaolara oinez bertara iristen diren lagunek. 

Bigarren aukera berriz, autobusez zuzenean Pasaiara joatea da. Horrela nahiago dutenek, hitzordua 10:00etan izango dute Jalgi parean autobusa hartzeko. 10:30ean bisita gidatua egingo du talde honek museoan. Bisita 70 minutukoa izango da. Ostean nahi dutenek etxera bueltatzeko aukera izango dute eta gainontzekoek, Pasai Donibanera pasa eta bertan bazkalduko dute. 

Xumelakoek kantuekin girotuko dute jatetxerainoko ibilbidea. Aipatu behar da Zarautzetik Montetxio abesbatzako kideak joango direla Albaolara eta Kantujira egin eta bazkaltzeko herriko taldearekin elkartuko direla.

Autobusak Lasarte-Oriara  bueltan 13:30ean eta 17:30ean egingo ditu bidaiak. Menuak 15euroko kostua izango du, autobusak 5euro eta museorako sarrerak ere 5 euro balio ditu. Oinatz taldeak martxoaren 29rako Trebiñu aldera irteera antolatu du eta maitzaren 31ean Gaztelugatxe eta Bakiora egingo du ibilaldia.

Irteera guztiak irekiak dira eta Ttakunen eman beharko da aurrez izena.