Hirurek lortu zuten euren probetan lehen hiru postuetan sailkatzea. Iñigo Sevillanok bigarren egin zuen 60m hesietan, 8.55eko denborarekin. Gaizka Ormazabal hirugarren izan zen 200 metroetan 22.88 eginda; eta txapelketa itxi zuen 4x200 errelebutako lasterketan ere lehiatu zuen. Bere taldea, Irungo Super Amara BAT, bigarren izan zen Atletico San Sebastianen atzetik kronoa 1:32.29an geldituta. Azkenik, Jon Altuna iraupen-erdiko atletak garaipena lortu zuen 800 metroetan, 2:03.03ko markarekin. Ailegaera estu batean, helmuga marra gainean bertan hartu zion aurrea Isamil Razga Santurtziko atletari.
Sailkapen nagusian Iñigo Sevillanoren Reala gailendu zen 87 punturekin. Ormazabal eta Altunaren Bidasoa Atletiko Taldea bigarren izan zen puntu bakar bat gutxiago eskuratuta eta podiumeko hirugarren koskara Atletico San Sebastian igo zen. Atzetik, Tolosa, Santurtzi, Portugalete, Durango eta Artunduaga sailkatu ziren Euskadiko klub onenen arteko pista estaliko txapelketan.