Falta askoko neurketa izan zen, trabatua, eta bigarren zatiko 5. minutuan Pipiritako jokalari batek txartel gorria ikusi zuen Imanol Avilari egindako sarrera itsusi baten ondorioz. Corbatasi min egin zion bere goleatzaile nagusia galtzeak. Sorbaldako luxazioarekin, hilabeteko baja hartu beharko du orain. Dena den, Corbatasek ez zuen etsi. Partiduaren azken hatsera arte Pipirita bere arean sartuta eduki zuen Pipirita, baina baloiak ez zuen atean sartu nahi izan.