AEK-Muntteri euskaltegian matrikulatzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 19a

Ikasturtea irailean hasi zen arren, AEK-Muntteri euskaltegian izena eman daiteke oraindik, epea ez baitute ixten urte osoan zehar.

Euskaltegian izena eman nahi dutenak bulegora (Geltoki Kalea, 17) joan daitezke 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Telefono bat ere jarri du AEK-Muntterik herritarren eskura: 943 37 28 63.