Doinu barrokoak kaperan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 16a

Danok Kide elkarteak antolatutako X. Musika Topaketen baitan Ars Combinatoria taldearen doinuez gozatu ahal izan da Brigitarren komentuko kaperan.

Komentura gerturatu  diren herritarrek egitarau klasiko zabal batez gozatu ahal izan dute 'Ars Combinatoria' taldearekin.

Kapera bete dute musika klasikoaren jarraitzaileek. Bi zatitan antolatu du hirukoteak 'Quando fuera menester glosar' izeneko emanaldia. Musika Carlos V. erregearen inguruan garaian esaten zirenen inguruko kontakizunarekin uztartu dute. Kontzertuko zati bakoitzean hainbat konpositoreren sei pieza eskaini dituzte. Konpositore espainiar eta batez ere, italiarren piezak izan dira errepertorioan Diego Ortiz, Giovanni Batista Fontana, Andrea Falconiero, Dario Castello, Girolamo Frescobaldi besteak beste, Errenazimendu garaikoak denak, XV. eta XVI. mendekoak.

Ibilbide luzeko taldea da  Danok Kidek bere X. Musika Topaketetara gonbidatutakoa, Elsa Ferrer (biolina), Alberto Campanero (biolontxeloa) eta Canco Lopez (klabezina). 1991n jaio zen Ars Combinatoria. XVI. mendeko polifonia espainiarra abesteko, J.S. Bach konpositore ezagunaren abestiak jotzeko zein musika propioa garatzeko interesarekin hasi ziren jotzen. Hainbat hiritan eskaini dituzte kontzertuak, eta baita Inglaterran eta Italian ere. Gaurko kontzertuan, txalo zaparrada luzeak eskaini dizkiete entzuleek.