Lasarte-Oriako EPA-HHI-n matrikula egiteko aukera dago urtarrilaren 31a arte. Hezkuntza arautukoek dagoeneko aukera dute Goi Mailako Zikloetarako prestakuntza ikastaroetan, DBHko titulua lortzeko ikasketetan edota etorkinentzat gaztelera kurtsoan izena emateko.
Hezkuntza ez arautuaren baitan eskaintzen diren; euskara, ingelesa, informatika, tertulia literarioan edota elikaduraren inguruko ikastaroan izena emateko epea berriz, urtarrilaren 26an zabalduko da. Matrikula doan da eta hau egiteko HHI zentrotik pasa beharko da, Anbulatoriaren eraikinean 3. solairuan kokatuta dago. Informazio gehiago eskuratu edo zalantzak argitzeko, 943 36 66 08 telefonora dei daiteke edota info@epalasarte.es helbidera idatzi. Eskolak www.epalasarte.es webgunean du informazio guztia.