Zabaletako lagunek Txuri Urdinera irteera antolatu dute urtarrilaren 24rako. Larunbatean, urtero bezala goizean Txuri Urdinera joan eta gero Xirimiri elkartean babarrun jana egingo dute. Bazkarira joan nahi dutenek, osteguna 22 baino lehenago, auzoko dendan jarrita egongo den zerrendan izena ematea eskatzen dute Zabaleta Auzolaneko kideek. Txuri Urdinera joateko ez dago apuntatu beharrik.