Tolosaldekoekin eta Hernanikoekin izandako desafioen arrakastaren ondoren, ostiral gauean andoaindarrek bisitatuko dute herria hirugarren jardunaldian.
Herritarren hamaikakoa Beñat Iguaranek, Amaia Agirrek eta Asier Azpirozek osatuko dute eta andoaindarrena aldiz, Jon Eskuderok, Aritz Eskuderok eta Ion Belokik. Oraingoz, bitik bi irabazi ditu Lasarte-Oriako Earra! bertso eskolak eta bihar hirugarren garaipena erdiesteko asmoz oholtzaratuko dira Jalgin.