Asteazkena hautatzen dutenak, urtarrilaren 21ean hasi eta urtarrilaren 28an, otsailaren 4ean eta 11n izango dituzte saioak. Ostegunetakoak berriz, urtarrilaren 22an hasiko dira eta urtarrilaren 29an, otsailak 5 eta 12an izango dituzte gainontzeko saioak.
Ikastaroa Amaraun ludotekan egingo da 17:45etik 19:15arteko ordutegian. Aurrez izena eman beharko da aisia@ttakun.com helbidean, Ttakuneko bulegoan edota 943 37 14 48 zenbakian. Matrikulak 10 euroko kostua izango du Ttakuneko bazkide direnentzat eta ez bazkideek, 13 euro ordaindu beharko dituzte. Ordainketa egin ahal izango da txartelarekin, metalikoan edota Kutxako 2095-5048-18-1061552351 kontura transferentzia bidez.