Tratu On Bat markak sarean biltzen ditu herriko merkatarien eskaintzak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urt. 12a, 11:26

Abenduan aurkeztu zuen udalak Aterpearekin elkarlanean garatutako Tratu On Bat webgunea http://eskaintzak.lasarte-oria.eus/. Honetan herriko denda eta tabernetako eskaintzak aurki daitezke. Honen helburua herriko merkataritza bultzatzea da eta Aterpeako bazkideak bertan dauden arren, elkarteko kide ez direnen parte hartzea ere sustatu nahi du.

Bertan euren eskaintzak jarri nahi dituzten gainontzeko merkatariek atarian dute aukera “sustatu zure enpresa” atalaren baitan. Formulario bat betetzea eskatzen da eta ondoren, udaleko merkataritza sailetik jarriko dira harremanetan interesa duenarekin. Bestalde, 943 37 61 83 telefonoan edo i.manzano@lasarte-oria.org helbidean informazio gehiago eskuratu edo zalantzak argitu ditzakete merkatariek.