Egur tailan trebatzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 12a

Manuel Lekuona kultur-etxean egur taila tailerra egin ahal izango da otsailetik abendura bitartean. Guztira 78 orduko ikastaroa da eta asteazkenetan izango da 17:30tik 20:30erako ordutegian.

Herrian erroldatutakoentzat 129 euroko kostua izango du matrikulak eta 214,80 euro ez erroldatuentzat. Gaur hasi eta urtarrilaren 23a bitartean eman ahalko da izena kultur-etxean bertan.