Otsaileko kanpaina Udal Euskaltegian

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 12a

Otsailaren 13ra bitartean izen emateko epea zabalik izango da Udal Euskaltegian. Klaseak astelehenetik ostegunera izango dira, 10 orduko moduloa astean. Ordutegiari dagokionez; 09:00etatik 11:30etara, 15:00etatik 17:30etara eta 18:30etatik 21:00etara. Udaleko diru laguntzak matrikularen %85. Informazio gehiagorako 943 361 621 telefonoan, euskaltegia@lasarte-oria.org helbidean edo pasa Udal Euskaltegitik.