Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
3-4 urtekoen ipuin kontaketa saioa izango da urtarrilaren 19an 18:00etatik 19:00ak bitarte Amaraun ludotekan. HH3-HH4ko haurrentzat zuzenduta izango da eta bigarren hiruhilabetekorako gaia Baserria izango da. Naturaren inguruan arituko dira saioak bigarren hiruhilabete honetan. Aurrekoan bezala, ipuin mutuak ere erabiliko dituzte. Honetan aldez aurretik izena eman beharko dute parte hartzaileek, e-mailez aisia@ttakun.com, telefonoz 943 37 14 48 edo Ttakuneko bulegotik pasata. Saio hauek Enara Ieregik dinamizatzen ditu eta ipuina konta-tzeaz gain eskulanak, masaje tailerra, jolasak, abestiak… egiten dituzte.
Esperientzia oso polita dela azpimarratu dute antolatzaileek.