PSE-EEko Nerea Artamendik zinegotzi kargua utzi du

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 9a

Ohiko udal bilkura izango da datorren asteartean 18:30ean Udaletxean. Honetan gai ezberdinak eztabaidatuko dituzte alderdiek. Lehenik, uztailaren 8ko akta onartu beharko dute zinegotziek.

Ostean, PSE-EEko Nerea Artamendik bere zinegotzi karguari uko eginez aurkeztutako idatzia egingo da publiko. Aipatu behar da, Artamendik hilabete asko egin dituela plenoetan parte hartu gabe.  

Jarraian PSE-EEk iragarritako, Oria eta Antxisuko auzoetan N-1 errepidera sarreraren hobekuntzari buruzko mozioa aurkeztuko du eta azkenik, udal talde sozialistak ere Parisen izandako atentatuaren inguruko adierazpena aurkeztuko du. 

Ohi bezala, gai zerrendaren azken puntuan, galdera eta erreguen txanda izango da. Bilkura amaituta, herritarrek izango dute hitza hartzeko aukera.