Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak bost bizikleta lapurtzeagatik

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 9a

Ikerketek Ertzaintza herriko garaje bat miatzera eraman dute eta bertan bost bizikleta aurkitu dituzte, guztiak abenduan lapurtutakoak.

Jakitera eman dutenez, herri ezberdinetako kaleetan lapurtu zituzten bizikleta hauek, guztiak Ertzaintzak jakitera eman duenez, lotuta zeudelarik. Bi lapurreta Zarautzen jazo ziren, beste bat Donostiako Matia kalean eta besteak Ordizia eta Lasarte-Oriako erdigunetan.

Ertzaintzak herriko 43 urteko gizon bat atxilotu du lapurreta hauengatik eta jakitera eman dutenez, antezedenteak zituen. Orain Ertzaintza bizikleta hauen jabeekin harremanetan jartzen ari da aurkitutako txirringak itzultzeko.