Buruntzaldea IKT Eguberrietako Nazioartekoan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 7a

Abenduaren 29an, Euskal Herrian egiten den igeriketa txapelketarik garrantzitsuena ospatu zen Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, Eguberrietako Nazioarteko XXXII. Saria hain zuzen.

Bertan lehiatzeko 11 taldekide sailkatu ziren: Iñigo Ibarburu,  Itsaso Tolosa, Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Garazi Alkorta, Mikel Soto, Txomin Mujika, Naiara Lizaso, Nahia Jie Villamediana eta Nahia Zudaire. Iñigo Ibarburu eta Mikel Esnal hiruna finaletan izan ziren. Itsaso Tolosa berriz, bitan eta Nahia Zudaire kirol egokituko finalean aritu zen. Iñigo Ibarburu 50 tximeletako finalean garaile izan zen eta 100 tximeletakoan bigarren. Nahia Zudaire ere bigarren sailkatu zen Multidisability taularen arabera.