Tratu On Bat egutegia kalean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abenduaren 30a

Udala herriko merkatariekin lantzen ari den Tratu On Bat markaren baitan aurten ere, 2015erako egutegi berezia kaleratu da.

Iazko bideari jarraiki, udalerriko merkatari, ostalari eta zerbitzu pertsonalek, aurten ere, 2015rako egutegi bat osatu dute egunero eskaintzen duten tratu ona erakusteko. Argazkietan beraiek azaltzen dira modelo lanetan. Udalaren merkataritza sailak sustatu du egutegia Tratu On Bat markaren zabalkunderako. Dagoeneko dendetan banatzen ari dira egutegia.