Tomax eta Muxugorrirekin arratsalde pasa ederra egin ahal izan dute gaur Manuel Lekuonara gerturatu diren txiki eta helduek.
Mendi ibilaldi batean murgildu dituzte ikusleak bi pailazo bihurriek. Perretxikoak bildu ondoren mendira abiatu dira. Bidean makilak aurkitu dituzte baina Tomax ez zegoen gustura honek zuen tamainarekin eta Muxugorrik hamaika ahalegin egin baditu ere, ez du lortu Tomaxen gustuko makilik, azkenean, gabe eta motxila erraldoia bizkarrean jarraitu du bidea.
Publikoa kantatzen jarri dute eta zenbaitetan mozorro ezberdinekin parte hartu dute haurrek. Hamaika abentura bizi dituzte mendi bueltan eta hauekin batera eraman dituzte areto nagusia betetzen zuten haur eta helduak.