Urtetik urtera hutsik egiten ez duen hitzordua da Danok Kide elkarteak antolatzen duen jaiotza lehiaketako sari banaketa. Lanak San Pedro elizan eta Azpeitia altzariak dendan daude ikusgai duela egun batzuk baina gaur jaso dute saria hauen egileak.
Adinaren arabera, lau taldetan banatu dituzte sariak Danok Kidekoek. 6 eta 9 urte artekoen taldean, bigarren saria Telmo Lopezentzat izan da eta lehenengoa berriz, Jose Manuel Monjeren ikasle talde batentzat. Bigarren taldean, 10 eta 13 urte artekoen taldean hain zuzen, bigarren saria Sheila Serranorentzat izan da eta lehenengoa berriz Monjeren ikasle talde batentzat. 14 eta 17 urte artekoen mailan, epaimahaiak erabaki du bigarren saria banatu gabe uztea eta lehenengoa berriz, ASPACEko ikasle eta irakasle talde batek egindako lanarentzat izan da.
Azkenik, helduen mailan, bigarren saria Ana Sanchezentzat izan da eta lehenengoa berriz, Jose Barrerarentzat. Sarituek etxera eraman duten oroigarria bi artisauk egin dute, Javier Peña eta Joxe Mari Telleria. Hauei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek. Bestalde, esker ona azaldu nahi izan diete ere, epaimahai lana egin duten Pilar Domingo eta Eva Lizarragari.
Sari banaketaren amairean guztiek familia argazkia atera dute.