Gabon kantak nonahi

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abe. 24a, 13:35

Zabaletako bizilagunek ohi ibilbideari ekin diote auzotik Olentzerorekin Gabon kantak abestera. Landaberriko ikasle eta gurasoak kalejiran ibili dira erdigunetik eta Ttirriki Ttarrakakoak ere kalez-kale ikusi ahal izan dira.

Olentzeroren eguna da gaur eta ohi bezala herritarrek ez dute hutsik egin. Gabon bezpera honetan herriko kaleak kantuz bete dira. Zabaletako bizilagunek auzotik eta inguruko baserrietatik egiten duten ibilbideari ekin diote sasoitsu, Antton Garinek aipatu bezala, goiz honetan bost orduko ibilbidea aurreikusten zuen bizilagun taldeak. Erdigunean berriz, Ttirriki Ttarraka eskolako pandero, trikitixa eta ahotsek bete dituzte plazak. Landaberriko ikasle eta gurasoak atera dira ere kalejiran Olentzerorekin eta Gabon kantak abesten.