Astigarragan egin zuten bart “Motxian eby” esketx lehiaketaren sari banaketa. Oarsoaldea eta Buruntzaldeako herrietan egin da lehiaketa hau eta sariak eskualdeka banatu dira. Irabazleak aukeratzeko bideoak motxianeby.com webgunean jarri ziren eta Oarsoaldekoek Buruntzaldekoenak bozkatu zituzten eta alderantziz.
Horrela izanda, Buruntzaldeako sari nagusia 300eurokoa eta publikoarena, 50 euro, Astigarragara joan ziren "Aitortxo" esketxaren egileentzat. Bigarrena berriz, 200euroko saria, herriko talde batentzat izan zen, "Udarako memoriak" esketxagatik.
Sariak Agin Laburuk eta Boris Nogalesek banatu zituzten, Astigarraga eta herriko euskara zinegotziak hurrenez hurren.
Esketx sarituak ikusgai daude motxianeby.com web orrian.