Bost karpa jarri dituzte plazan, informazio gunea eta denda txiki batekin, baina ekintza nagusia sare, katekorratz eta kartulinen bidez egin dute. Tutoreak gidatuta, talde bakoitzak esaldi bat osatu behar izan du oholtzan itsatsi eta harekin argazkia atera aurretik. Erabakitzeko eskubidearen aldeko esaldi guztiak bildu eta Ane Labaka bertsolariak herriko GEDren kanta ofiziala egingo du. Otsailerako 50 tutore izan nahi dituzte eta ekainerako, 70.