Neurketari ekin bezain pronto, bigarren minutuan, Durango aurreratu zen markagailuan zigor-kolpe bat gauzatu ostean. Bigarren zatira arte, 78. minutara arte tutsi zioten emaitzari durangarrek, baina Lasarte-Oria eta Zarautzetik Bizkaia aldera joandako bi autobusek eman zieten mutilei markagailua iraultzeko behar zuten berotasuna. Azken emaitza, 8-13. Unai Urruzolak eta Xabier Rekondok hasieratik jokatu zuten, 60. minutuan aldatu zituzten arte. David Vegak ez zuen minuturik jokatzerik izan. Hotza, euria, sufrimendua eta lidergoaren poza izan ziren protagonista larunbat eguerdian.