Hiru konbate egin zituen Saletak. Lehena irabazi egin zuen Gaztela-Leongo judoka baten aurka, bigarrena galdu madrildar baten aurka eta podiumeko hirugarren koska zapaltzeko borrokan, beste madrildar bat garaitu zuen.
Ander Garridok bi borroka egin zituen, lehena irabazi egin zuen eta bigarrena galdu. Yeray Mendibek lehiatutako borrokaldia galdu egin zuen.
Bestalde, atzo goizean Hernanin eskola kiroleko jardunaldia izan zen alebin eta infantil mailetan.
Orain, Gabonetan etenaldi txiki bat egin eta urtarrilaren 17an itzuliko dira lehiara infantil eta jubenilak, Tortosan (Tarragonan), Espainiako Kopan.
Juniorrek beste jardunaldi bat izango dute Xixonen eta otsailaren 14an infantil eta kadeteek lehiaketa.
Seniorrei dagokienez, atseden luzeagoa hartuko dute udaberrira arte, apirilean Espainiako txapelketara sailkatzeko sektoreko borrokei ekin aurretik.