Martin Garitanorekin bilera irekia bihar

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abenduaren 17a

"Herritarrekin herrira" ekimenaren barruan, Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Foru Aldundiko beste ordezkari batzuek lagunduta, Lasarte-Orian egun osoko bisita egingo du. Herriko ordezkari politikoekin eta herri eragileekin bilduko da herritarren proiektuak eta kezkak gertutik ezagutzeko. Herritarrek aukera izango dute berarekin hitz egiteko 19:00etan Udalbatzar aretoan egingo den bilera irekian.

Bihar eguna Lasarte-Orian egingo du Martin Garitano Diputatu Nagusiak Aldundiko beste kide batzuekin batera herriko proiektu eta kezkak ezagutzeko. Horretarako eragile eta talde ezberdinekin elkartuko da eta egunari amaiera emateko, bilera irekia egingo da Udalbatzar aretoan 19:00etan eta herritarrek aukera izango dute euren kezka eta galderak egiteko. 

11:00etan hasiko du eguna herrian Martin Garitano Diputatu Nagusiak. Udaletxeko sarreran harrera egingo zaio eta ondoren, udal ordezkari eta langileekin bilera egingo du udalbatzar aretoan. 12:00etan KOOPeratzen egitasmoa ezagutzeko bilera egingo du bertako ekintzaileekin.

13:10ean Aterpea herriko merkatari txikien elkartearekin bilduko da. 15:15-16:00 Migrazioaren eguna dela eta, Banaiz Bagarako kideekin egongo da. Ostean, 16:00etan Oroimen Historikoa lantzen duen Islada Ezkutatuak taldekoekin bilera egingo du Villa Mirentxun. Kirol elkarteko kideekin topaketa egingo du eta Gaztelekutik pasako da ere bertako erabiltzaileak ezagutzeko.

19:00etan berriz, herri bilera egingo da Udaletxeko udalbatzar aretoan eta honetara herritar guztiak daude gonbidatuak. 

Diputatu Nagusiaren bisita hau "Herritarrekin herrira" ekimenaren baitan kokatzen da.