Sorturen elkarretaratzea Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abenduaren 17a

Espainiako Auzitegi Gorenak osoko bilkura egin zuen atzo 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabaki eta estatutik kanpo betetako penak konputatu ala ez erabakitzeko. Ez zuen halakorik egin eta urtarrilaren 13ra atzeratu du erabakia.

Sortuk adierazitakoaren arabera, Auzitegi Gorenak erabaki behar du "ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez; Parot Doktrinarekin gertatu bezala"
Zentzu horretan, Sortuk Alderdi Popularraren jarrera salatu du: "PPren gobernuaren presioak sortu du egoera hau. PPren gobernua prest dago Europatik datozen arauak zein Espainiako legedia bera urratzeko euskal preso politikoei ezartzen dien salbuespenezko espetxe politikari eutsi ahal izateko".
Beraz, Sorturen ustetan, espetxe politika "kriminala" bakearen kontrako tresna moduan erabiltzen du PPk eta euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka "indartzeko" deia egin die herritar guztiei: "Bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako eta bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean".