Mari Domingi eta Xixuko prest 24ko desfile handirako

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abe. 15a, 11:34

Mari Domingi eta Xixuko prest daude abenduaren 24ko egun handirako. Oso lanpetuta dabiltza biak azken asteetan baina tarte batean Lasarte-Oriako haurrei mezua bidali nahi izan diete Txintxarri.eus bidez. Xixuko ahate maitagarriak aste honetan egingo ditu bisitak herriko eskoletan eta dena prest edukitzeko esaten die bideoan haurrei, eskutitzak, marrazkiak...

Abenduaren 24ean Olentzerorekin batera iritsiko dira Lasarte-Oriara Xixuko eta Mari Domingi. Hitzordua 16:45ean izango da LoidiBarrengo frontoiaren parean. Bertan Olentzero eta Porrotx pailazoa ere egongo dira hutsik egin gabe. 

Aurtengoan gainera lagun gehiago ekarriko dituzte herrira. Galtzagorri txikiekin batera handiagoak ere izango direla iragarri dute. Ohi bezala desfilea herriko erdigunetik egingo da eta haurrek aukera izango dute Olentzero, Mari Domingi edo Xixukori eskutitzak emateko.