Gabonetako kontzertua eskaini du gaur eguerdian herriko Alboka abesbatzak, Brigitarren komentuan.
Kontzertua ikustera joan ziren herritarrei zortzi piezaz osatutako errepertorioa eskaini die Albokak. Montse Latorrek egin ditu zuzendari lanak; Amaia Dorronsorok pianoa jo du eta Alba Carreterok berriz, biolina.
Egitarau zabala eta oparoa prestatu eta taularatu du Albokak: Euskal Herriko ('Jai Onak') eta Andaluziako ('Tres villancicos andaluces') abesti herrikoiak eta hainbat konpositoreren piezak, besteak beste.
Ertizka otxotea ostiralean
Ostiral arratsaldean Brigitarren komentura hurbildu ziren herritarrek Añorgatik etorritako Ertizka otxotearen emanaldiaz gozatu zuten. Danok Kide elkarteak antolatutako X. Musika Topaketen baitako emanaldia izan zen joan den asteko ostiral arratsaldekoa.
Ramon Berazaren zuzendaritzapean, bi zatitan banatutako emanaldia eskaini zuen otxoteak. Errepertorio zabala eraku-tsi zuen Ertizkak, eta herritarrek hainbat estilotako abestiak en-tzun zituzten: Franz Biebl-en 'Ave Maria' abesti erlijiosoa eta Madinaren 'Beti eskamak kentzen' pieza herrikoia, besteak beste. Txalo zaparrada ozenak entzun ziren Brigitarrenean.