Herriko parkeak berritzen ari da Udala

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abenduaren 13a

Herriko zenbait haur parke berritzen ari da Udala. Dorre Parkea, Ahateen Parkea izenez ere ezagutua, izan da horietako bat. Dagoeneko lanak bukatu ditu Udalak, eta itxura berria du parke horrek orain. Segurtasun lur berria jarri du, eta baita haurrentzako jolas berriak ere. 41.400 euro inbertitu ditu berritze lan horietan. Bruneteko parkea ere berritu du, eta Tximistarretan beste bat egin du.

Dorre Parkearen egoera zein zen ikusirik, Udaleko Obra eta Zerbitzuen departamenduak parkea berritzea erabaki du.

Haurrentzako jolas berriak jarri dituzte eta aurretik zeuden beste batzuk eraberritu egin dituzte. Azaro hasieran hasi ziren parke hori eraberritzeko lanak eta, ondorioz, pare bat astez itxita egon zen Dorre parkea.

Haurren jolasak denboraren eraginez zahartu eta matxuratu egiten dira. Dorre parkearen kasuan dagoeneko behin baino gehiagotan berritu dituzte joko horiek, margotuz edo konponketa txikiak eginez. Azaroan egindako lanen ostean, berriro berrituak izan dira Dorre edo Ahateen Parkeko haurren jolasak.

Lasarte-Oriako Udalak inbertsio garrantzitsu bat burutzea erabaki du; 41.400 euro gastatu ditu parkeen berritze lan horiek egiten.

Egin diren obrak honakoak izan dira: segurtasun lur berria jarriko da, haurrentzako jolas berriak jarriko dira, orain arteko “manttangorri” autobusa bezalako jolasak berritu egingo dira eta parkeko lur guztia garbituko da.

Herriko beste parke batzuk ere berritu ditu Udalak, Brunet eta Tximistarreta kasu.