Buruntzaldea IKTko hiru igerilari Espainiako Absolutu Txapelketara

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abenduaren 10a

Ostiraletik igandera bitartean taldeko hiru igerilari Sabadell-eko “Can Llong” igerilekuetan izango dira Absolutu mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen.

Iñigo Ibarburu 50, 100 eta 200 tximeletan arituko da, Itsaso Tolosa 100 eta 200 bizkar frogetan eta Mikel Esnal berriz, 50 libren lehiatuko da.