LMLK-ko ikasleen albistegi berria

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abe. 6a, 11:05
None
Landaberri BHIko ikasleek LMLK taillerrean egindako bigarren albistegia duzue ikusgai. Orain arte iaz hasitako bideari jarriki, ikasleek Txintxarri.eus-ko Gazteak atalean idatzi dituzte euren intereseko gaien inguruko albisteak. Ikasturte honetan zehar albistegiak ere egingo dituzte aurrez landutako albisteak eta gaiak ardatz hartuta.

Landaberri BHIko ikasleek LMLK, komunikazio trebetasunak lantzea helburu duen tailerraren baitan ari dira Txintxarri.eus atari honetan kazetari lanak egiten. Iaz eurentzat zabaldu zen Gazteak atala eta ordutik asko dira igotako albisteak. Kritika zorrotzak egin dituzte zenbaitetan gainera.

Albisteen lanketa islatzeko, ikasturte honetan albistegi bat ere grabatzeko erronka hartu zuten gazteek. Horrela izanda, Gabonetako oporrak hartu baino lehen, euren bigarren albistegia osatu nahi izan dute. Ikasleak arduratu dira, aurreko albisteagian egin bezala, gidoia egiteaz, grabaketa lanaz baita edizioaz. Lan handia egin dute eta hemen duzue horren emaitza.