3x3 Saskibaloi txapelketa urtarrilean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abenduaren 5a

Bigarren urtez jarraian, 3x3 txapelketa antolatu du Ostadarrek. Urtarrilaren 3an izango da, benjamin, alebin, infantil, kadete, junior eta senior mailetan.

Izena emateko orriak Ostadarren Geltoki Kaleko egoitzan daude eta abenduaren 15a da apunta-tzeko azken eguna. Taldearen inskripzioak 10 eurotako prezioa du eta iaz bezala, hiruko jaurtiketen lehiaketa ere izango da. 

Izena ematera bulegora joan ezin duenak, Laboral Kutxako kontu-korronte honetan sar dezake dirua: 3035 0036 0360020937. Kontzeptuan taldearen izena jartzeko eskatu dute antolatzaileek.

Iazko arrakasta errepikatzea gustatuko litzaioke Ostadar SKTko saskibaloi adarrari, eta horretarako ahalik eta talde gehienen parte-hartzea eskertuko luke.