Gabonak girotzeko ekintzak gaztetxoekin

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abenduaren 5a

Amaraun klubekoak Olentzeroren etxera joango dira Abenduaren 22an, 10:30etatik 17:00ak arte. Irteera 2007, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoentzat dago prestatuta. Hamaiketakoa eta bazkaria eraman behar dituzte gaztetxoek eta Zaharren egoitza aurrean egin dute hitzordua. Prezioa 26 eurokoa da; Ttakuneko bazkideek 23 ordaindu beharko dituzte. 

Gazte klubekoak berriz, LH3-LH6koak, BEC-era joango dira Gabonetako Parkera abenduaren 30ean, 9:30etatik 18:30ak arte. Bazkaria eta merienda eraman behar dituzte. Irteera honen prezioa 24 eurokoa da, 21 Ttakuneko bazkideentzat. 

Bi irteeretarako izena eman daiteke 943 371448 telefonoan, e-mailez aisia@ttakun.com helbidean edo Ttakunen bulegoan bertan. Ordainketak bulegoan eskuz edo txartelarekin edota transferentziaz ere egin daitezke 2095 5048 18 1061552351 kontu-zenbakian.