Endika Gartzia bigarren Lizarrako mendi-duatloian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abenduaren 4a

Joan den igandean amaitu zen aurtengo Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua Lizarrako probarekin. Bertan Endika Izagirre herritarra bigarren sailkatu zen 1:29 denbora eginez, Iñaki Letamendi 62. postuan sartu zen helmugan 2:12 denborarekin eta hirugarren lasarteoriatarra Amagoia Fdez. de Lezea izan zen 72. postuan, 2:37ko kronoa markatuta. Amagoia Fdez de Lezea izan zen 25 urtez azpiko txapelduna emakumezkoetan.

Zirkuitua osatzen zuten 13 probetan lortutako puntuak batuta, sailkapen orokorrean Endika Gartzia izan lehen lasarteoriatarra 16. postuan. Kontutan hartu behar da denboraldiaren zati handiena lesionatuta egin duela Gartziak, publagiarekin eta besoko minez.