Abenduan, erdialdeko eta Basaundiko bizilagunek taldean konposta egiteko aukera izango dute Udalak jakitera eman duenez. Etxeko janari eta landare hondakinak egurrezko etxola batean bilduko dira. Hondakinen prozesu naturala jarraituz, hondakina konposta deituriko ongarri bilakatuko da. Parte-hartzaileei trebakuntza saioa emango zaie, konposta nola egin azaltzeko eta Udalak esperientziaren jarraipena egingo du.
Etxoletatik gertuko guneetako etxe guztietara diptiko informatiboa banatuko da eta atarietan informazio kartela jarriko da. Izena emateko bi aukera egongo dira. Atarietako karteletan izena emanda edota bertan azaltzen den 943 670 249 telefono zenbakira deituta.
Informazio gehiago emateko bi bilera egingo dira Manuel Lekuonan, abenduaren 9 eta 11ean. Biak 19:00etan izango dira baina 9koa euskaraz eta 11koa gazteleraz. Herritarrak hauetan parte hartzera deitzen dituzte Udaletik.