Enpresa ezberdinek dute orain proposamenak aurkezteko epea abenduaren 21a bitartean eta hortik aurrera esleipena egiteko lanak hasiko dira. Prozedura administratiboak bi hilabete inguru irautea aurreikusten du Udalak eta “beste arazorik ez balego” erreplanteoa egin ondoren, obra burutzeko enpresa arduradunak hiru hilabete eta erdiko epea izango du.
“Beraz, lan zailak eta neketsuak izan badira ere orain artekoak, dagoeneko gutxi falta da obrei hasiera emateko”. Lan guztien kostua 357.487eurokoa izango da.