Usurbilgo Lanbide Eskolak estatu mailan Hezkuntza Ministerioak banatzen dituen “Kalitate eta Berrikuntza Sariak Lanbide Heziketan“ hirurugarren saria eskuratu du. Saria Usurbilgo Lanbide Eskolak aurkeztutako “Helburu didaktikoa zein funtzionala duen Multienergia Galdara Gela”ri egokitu zaio, proiektu berritzaileen atalean. Atzo Patxi Vaquerizo zuzendaria eta Antonio Gil proiektuaren partaidea Madriden Hezkuntza Ministerioan izan ziren saria jasotzen.