Lautik lau Beltzaken errugbi taldeentzat

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 24a

14 urtez azpikoen mailan, Beltzak A taldeak Ordizia Bri irabazi egin zion eta herritarren B taldeak ere, Irun-Atletico menderatu zuen. Baina ez zen hori izan eguneko gauzarik politena. Lehiaketa hauetan, partida 35-0eko emaitzara ailegatzen bada, partida eten eta aurretik doan taldea irabazle izendatzen dute (kasu honetan Beltzaken bi taldeak). Falta diren minutuak nahastuta jokatzen dituzte, maila berdintsuko bi talde eginez. Horixe gertatu zen larunbatean Beltzaken bi neurketetan. Errugbia kirola baino gehiago delako.

Bestalde, Mitxelinen 16 urtez azpiko Babyauto ZRT Beltzakek 34-24 garaitu zuen Nafarroako La Unica. Berdinduta joan zen partidua azken minutuetara arte. Herritarrek azpitik egin zuten bigarren zati ia osoa, baina garaipenaren entsegua lortu zuten neurketaren hondarrean.

Azkenik, 18 urtez beherakoetan, ZRT Beltzakek Irun-Baztan garaitu zuen Euskal Ligako partidan. Herritarrek jokalari bat gutxiagorekin ekin zioten partidari, lesioek eta konpromisoek herren utzi zuten taldea, baina lasarteoriatarren kemena nahikoa izan zen zelaiaren hiru laurdenaren jaun eta jabe egin eta garaipena eskuratzeko, 50-15.

Seniorrek atseden hartu dute aste honetan.