Nahia Zudaire igerilaria kirol egokituko "Denbora Hartze" proban

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 25a

Buruntzaldea IKTko Nahia Zudairek Zarautzen lehiatu zuen igandean Kirol Egokituko Gipuzkoako Federazioak antolaturiko "Denbora Hartze" frogetan.

Txapelketa ez ofizial hau kirol egokituaren barruan Nahiaren kategoria zein izan daitekeen ikusteko baliagarria izan zen. 50 libre, 50 bizkar eta 25 libren aritu zen eta ziurrenik, Kirol Egokituko Espainiako Txapelketan izango da urtarrilean, Valladoliden.