Ardo dastaketa ikastaroa kultur-etxean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 25a

Manuel Lekuona kultur-etxean ardo dastaketa ikastaroa antolatu da. Honetan ardo zuriak, ardo beltzak eta  ardo apardunak dastatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Ikastaroa euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera izango da. Euskarazkoa abenduak 3, 10 eta 17 izango da eta gaztelerazkoa berriz, abenduak 4, 11 eta 18. Bietan 18:30etik 20:30erako ordutegian. Izena ematea kultur-etxean egin daiteke abenduaren 2a bitartean. Erroldatuentzat 27,70 euroko kostua izango du ikastaroak eta ez erroldatuentzat 48,70 euro.