18:30ean hasi da aurtengo ikasturteko bigarren saioa. Uxue Alberdiren gidaritzapean, hitzaldi aretoan bildutako irakurleek 'Gerra txikia' nobelari buruzko iritziak eman dituzte. Gaurko saioak bazuen gonbidatu berezi bat: liburuaren idazle Lander Garro. 19:10 aldera iritsi da, eta luze eta zabal aritu da solasean irakurleekin.
2014. urteko azken saioa abenduaren 16koa izango da. Orduko horretan, Jon Mirande zenaren 'Haur besoetakoak' izango dute hizpide Irakurleen txokokoek. Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan izango da saio hori ere.