Santo Tomasen postua jartzeko deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 19a

Ttakun Kultur Elkarteak Santo Tomas egunean postua jarri nahi dutenei deialdia luzatzen die. Kontutan hartu eta baloratuko da jendeari harrera euskaraz egitea eta Santo Tomas egunaren filosofiarekin bat egitea, jantziei eta eskaintzari dagokionez. Interesatuek abenduaren 15a baino lehen kultura@ttakun.com-era mezua bidali beharko dute. Honetan erakundearen edo arduradunaren izena jarri beharko da, harremanetarako telefono zenbaki bat eta labur azalduta postuan izango den eskaintza. Ttakunek eskaera guztiak jaso eta berehala jarriko da harremanetan eskaera egin duten herritarrekin. Hauen artean, lehentasuna izango dute herriko taldeek.