Nazioarteko bisita Lanbide Eskolan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 19a

Usurbilgo Lanbide eskolak astelehenean Turkiako Enka Technical High Schooleko ordezkari talde baten bisita jaso zuen. Taldeak interes berezia zuen eskolan energia berriztagarrien esparruan lantzen direnak ikusteko. Horretaz gain, ikastaro eskaintza zabalda du eskolak langile zein langabetuei zuzendua.

Usurbilgo Lanbide Eskolak Turkiako Enka Technical High Schooleko ordezkari talde baten  bisita jaso zuen astelehenean.  Ordezkari taldea Usurbilgo Eskolak Energia Berriztagarrien irakaskuntza esparruan duen sistema aurreratua aztertzeko helburuarekin etorri zen. Haien hitzetan,  oso bisita aberasgarria izan  zen  eta  bertan aztertutako hainbat prozedura eta garapen sistemak  bere eskolan ezartzeko prest adierazi zuten.

Bestetik langile zein langabetuei zuzendutako doako ikastaro anitz ditu eskolak. Horien artean berehala hasiko diren Gizarte Segurantzako Prestazioen Kalkulua, Berogailu eta Orokorrean Bero Instalakuntzen muntaia , Kobrezko tuboen soldadura eta 3D inprimagailuen ikastaroak.

Argibideak nahi izanez gero www.lhusurbil.com edota 943 36 46 00 telefono zenbakian.