Errigorako 149 saski eskatu dira gurean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 19a

Errigorak guztira 12.000 saski inguru banatuko ditu eta, honi esker, 151.000 euro bideratuko dira Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara.

2012an egin zen lehenengo kanpainan 1.500 saski banatu ziren, 2013an 8.000 izan ziren. “Aurtengoan, koxka bat harago heldu gara: 12.000 saski! Iaz 500 banaketa-gune izatetik, aurten Euskal Herriko lurralde guztietan zehar 700 banaketa-gune izatera heldu gara. Guztira, ia 200 herri ingurutan egon da presente kanpaina, eta herri gehiagotara heltzen ari den heinean, emaitzak ere haziz doaz.  Eskerrik asko, banaketa-guneetan zerrendak kudeatzen edo bestelako edozein lanetan aritu zareten guzti-guztioi. Kanpaina honen arrakasta, zeuek jarritako ahalegin eta ilusioari esker izan da" esan dute sustatzaileek.

Lasarte-Oriak ere jarri du bere aletxoa, herrian 149 saski eskatu dira. Iaz 100 inguru izan ziren beraz, gurean ere babesa gehitu du ekimenak.