Bihotz Biriken Susperketa (BBS) nola egin erakutsiko du DYAk etzi, Urbil merkatal gunean, arratsaldeko 18:00etan. DYAko kideek azaldu dutenez, interesa duen pertsona orok “10 minutututan” ikasi ahalko ditu BBS teknikak: “Edozein adinetako pertsonak etorri daitezke, aurretiazko osasun ezagutzarik eduki edo ez”. DYA elkartetik animatu egin nahi ditugu herritarrak ikastaro horretan parte hartzera”, adierazi dute DYAko kideek.