Beldur Barik sariak banatu dituzte Manuel Lekuonan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 21a

Altxa emakumea, hautsi zure kateak' lana izan da 12 eta 17 urte bitarteko mailan lehenengo saria eskuratu duen obra eta '(Hel)mugak' berriz, 18-30 urte bitartekoetan gailendu dena. Lehiaketara aurkeztu diren lau filmak ikusteko aukera izan da iluntzean Manuel Lekuona kultur-etxeko areto nagusian.

Denera 50 herritar hurbildu dira '(Hel)mugak', 'Altxa emakumea, hautsi zure kateak', 'Eta gu zer' eta 'Bazen behin neska bat beldur barik' filmak ikustera eta ostean, sari-banaketa egin dute Pablo Barrio alkatea buru, Maider Segurola kazetaria ekitaldiaren aurkezle zela.
Epaile lanetan aritu direnak berriz, honakoak: Okendo Zinema taldeko Juanjo Erauskin eta Laura Nogueras, Gizarte Zerbitzuen arloko arduradun Izaskun Oronoz eta Oscar Aranda Emakumeen Zentroko sexologoa.
“Bideo gutxi jaso ditugu, baina lan bikainak izan dira, maila handikoak zuten denbora-tartea kontutan hartuta. Zabaldu nahi dugun mezuetako bat jasotzen dute denek, genero indarkeriari positiboki aurre nola egin alegia”, adierazi dute epaimahaikideek ekitaldia amaitzean. 
Herriko txapelketako sariak banatu badira ere, Euskadi mailakoak erabakitzeke daude, beraz, herritarrek eginiko lanak bozkatu daitezke azaroaren 25a bitarte beldurbarik.org webgunean.

Herritarren lan guztiak:

18-30 urtekoak

(Hel)mugak: http://www.youtube.com/watch?v=FFYoVlmNuzI

Neska bat Beldur Barik: http://www.youtube.com/watch?v=fG5pzqVqNCI

12-17 urtekoak

Altxa emakumea, hautsi zure kateak: http://www.youtube.com/watch?v=I3ZQnB8xwnI

Eta gu, zer?: http://www.youtube.com/watch?v=71LkxIhNH4c