Emakumeen pala txapelketa arrakastatsua

Txintxarri Aldizkaria 2014ko azaroaren 15a

Bigarren aldiz herriko emakume talde batek neskentzako pala txapelketa antolatu du Loidi-Barrengo frontoian. Guztira hamaika bikote aritu dira lehiatzen.

Bigarren urtez herriko neska talde batek antolatu du emakumeentzako pala txapelketa Loidi-Barrenen. Antolatzaileak pozik azaldu dira txapelketak berak izandako erantzunarekin izan ere, hamaika bikote aritu dira lehian aurtengoan.

Bikoteen arteko adin tarte zabala azpimarratu nahi izan dute sustatzaileek “bikote gazteak animatu dira parte hartzera baita zaharragoak ere, iazko media 30 urte ingurukoa izan bazen, aurtengoan 17 urtetik hasi eta 40ak pasata egon da”. Goiz osoan zehar partidak jokatu dituzte “hemen ez dago saririk, kirola egiten ondo pasatzea da helburua”.

Goizari amaiera borobila emateko, lagun artean Avenidan bazkaria egingo dute 20 bat lagunek.